[Hasiera
 

 IRRATSAIO BEREZIAK
KORRIKA zuzenean egunero 20.00etan

IRRATIA.COM Euskal irrati digitala KORRIKArekin abiatuko da gaur Gasteiztik eta egunero albistegia eskainiko du 20.00etan, eguneko ibilbidea, gorabeherak eta pasadizuak komentatuz, elkarrizketak eginez eta hurrengo egunerako iragarpenak aurreratuz, lasterketatik bertatik. Inoiz egin dugun ahaleginik handiena eginez, 2.340 kilometro egingo ditugu KORRIKArekin, egunero irratsaioak leku ezberdinetatik eginez, KORRIKA mundura zabaltzeko ahaleginean.

Gasteiz, Gorliz, Bilbo, Ondarroa, Arrasate, Etxarri, Iruñea, Garazi, Hernani eta Baionatik emitituko ditugu egunero mundu osorako gure albistegi bereziak euskal irratiak lotuko dituen lasterketa radiofonikoan. Badakizue: egunero arratsaldeko zortzietan, konekta zaitezte KORRIKArekin.

Hemen, egun bakoitzeko saioa zuzenean entzutea ezinezkoa bazaizu, grabatu eta sarean zure esku utziko ditugu egun bakoitzean egingo ditugun irratsaioak, nahi duzunean entzun ditzazun.
 

Zuzenean entzuteko

AUTOMATIKOA - Egunero 20.00etanrratia zuzenean entzuteko sakatu HEMEN. 

ESKUZ - Loturak funtzionatzen ez badu baina Winamp programa baldin baduzu, saia zaitez eskuz egiten: IP helbide hau kopiatu: 166.90.143.141:15578

...Eta ondoren, Winamp-en, control+L sakatu eta bertan pega ezazu (control+V).

Saiatu arren, IRRATIA.COMen erabiltzen dugun shoutcast mp3 stream formatoa entzuteko arazorik edukiz gero, egizu klik HEMEN.
 

Irratsaioen artxiboa

Artxiboak RealPlayer sisteman egongo dira kodifikatuta, eta saioak grabatu ahala jarriko ditugu entzungai.
 

Martxoak 29, GASTEIZtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Martxoak 30, GORLIZtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Martxoak 31, BILBOtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 1, ONDARROAtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 2, ARRASATEtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 4, IRUÑEAtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 5, GARAZItik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 6, HERNANItik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 7, IRUÑEAtik  [ENTZUN]  [JAITSI]

Apirilak 8, BAIONAtik  [ENTZUN]  [JAITSI]



Euskalbanner
Euskalbanner

 

Erreprodukzioa baimenduta, iturria aipatuz gero