Irratia.com
entzuteko
Shoutcast
emisioak hainbat programaren bidez entzun daitezke. Gure irratia entzuteko
RealPlayer
programaren 7. bertsioa (edo berriagoa) gomendatzen dugu, hainbat arrazoirengatik.
Plataforma anitzekoa da (Windows zein Macintosh) eta konpetentziaren hainbat
formato onartzen ditu (Windows media eta QuickTime). Bestalde, grabatutako
hainbat irratsaio RealAudio formatoan izango ditugu entzungai. Hauek RealPlayeren
bertsio zaharragoekin ere entzun ahal izango dituzu.
Halabaina,
zure ordenagailuak RealPlayer programaren bertsio berriek eskatzen duten
memoria eta abiadura ez badu, saia zaitezke beste programa batzuk erabiltzen,
Shoutcast-erako balio duten programak asko dira eta:
Windows
plataforman Winamp programa gomendatzen
dugu.
Macintosh-erako
Audion
eta Macast dira zabalduenak.
Linux-ero
amorratuentzat XMMS programa dago.
Arazorik
entzuteko?
Entzuteko
programa instalatu ondoren, nabigatzailean irratia entzuteko lotura jarraituta
berez zabaldu beharko lirateke aipatu programak eta irratia entzuten hasi
beharko zenuke. Hala suertatzen ez bada, zure nabigatzailea konfiguratu
beharko duzu, nabigatzailetik irratia entzuteko programa zabal dadin.
Hona
hemen konfiguraziorako tutoriala.
Hala
ere, beti izango duzu programa zeuk zabaltzeko aukera eta ondoren gure
irrati zerbitzariaren helbidearekin konektatzeko agindua emateko.
Horretarako,
zauden programan zaudela (winamp, RealPlayer, Audion...), kontrol tekla
eta "L" saka itzazu aldi berean. "Open Server" edo "Open location" izena
du normalean aukera honek. Ondoren, honako IP helbide hau kopiatu hemendik
eta bertan itsatsi:
166.90.143.141:15578
Orduan
programak gure irratiko zerbitzariarekin konektatzeko ahalegina egingo
du.
|