Zer
da "streaming audio-a"?
Audio
Seinaleak garraiatzeko modu honek ahalbidetzen du irratsaioak Interneten
ipintzea eta, bideo seinaleei aplikatuta, gero eta kalitate onargarriagoa
duten bideoklipak sarean zabaltzea ere bai.
Audio
"jarioa" esanez itzul genezakeen kontzeptua dugu. Audio seinaleak gure
ordenagailura ekartzeko modu bat da. Audio, testu, irudi eta bestelako
artxiboak garraiatzeko ohiko moduaz bestelakoa da: normalean artxiboa zabaldu
ahal izateko (ikus, entzun edo irakurtzeko) osorik ordenagailura "jaitsi"
behar da saretik. Streaming audio formatoak erabiliz, seinalea gure ordenagailura
heldu ahala entzun dezakegu, ez dugu artxiboa guztiz kargatu arte itxaron
beharrik izango eta nahi dugun momentuan entzuteari utzi ahal izango dugu.
Sareko
abiaduran gorabehera handiak daudenez, jarioa entzuteko prestatuta dauden
programek "buffering" egiten dute: seinalea heltzen hasten denean, segundu
batzuetan ez dugu ezer entzungo, programa seinale hori metatzen ari delako,
ondoren kalitatearekin eta jarraian eskaintzeko. Puxikadun gaita baten
antzera, programak bere memoria datuez "puztu" egiten du, ondoren guri
eskaintzeko. Horregatik segundu batzuetako atzerapenarekin jasotzen dira
zuzeneko emanaldiak.
Baina,
tamalez, gerta daiteke sarean kongestioa izatea eta datuen "puxika" hori
guztiz hustea. Kasu horretan soinua entzuteari utziko diogu, nahikoa datu
berriz buffer-ean metatu bitartean. Kasu horretan "net congestion - rebuffering"
(RealPlayer-en kasuan) edo antzeko mezua irakurriko dugu audioa entzuteko
erabiltzen ari garen programan.
Formato
ezberdinak
Nork
bere formatoa inposatzeko lehia bizia dago enpresa batzuren artean. Funtsean
antzekoak diren formato horietan famatuenak RealAudio
eta Windows Media Player ditugu.
Lehia horretan gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen Apple enpresaren
QuickTime
formatoa eta, oso kalitate ona duen arren, Streamworks
formatoa baztertuta geratzen ari da.
Shoutcast
sistema
Gure
zuzeneko emisioak Shoutcast sisteman egingo ditugu. Shoutcast audio artxiboen
streaming-a egiteko beste sistema bat dugu. Haren ezaugarririk interesgarriena
artxiboen formatoa da: MPEG Layer 3 formatoko audio artxiboak streaming
moduan igortzeko sistema dela. MP3 izenarekin ezagunagoak diren artxibo
hauek sarean musika banatzeko formaturik hedatuena bihurtu da azken aldion.
Izan ere, konpresio maila altuak lortuz kalitaterik onena mantentzea lortzen
du MP3 formatoak.
Beste
ezaugarri interesgarri bat formato irekia izatean datza. Plataforma guztietan
badira MP3 artxiboak entzuteko programak eta artxibo hauek stream moduan
hainbat programaren bidez entzun daitezke. Artxibo horiek zein zuzeneko
emanaldiak stream-en emititzeko antzekoak diren Shoutcast eta Icecast sistemak
programa horien bidez entzun daitezke.
irratia
entzuteko (2)
|