Saioa entzuteko HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da.
Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi garenean, berak ere parte hartu du. Musika ona entzun dugu gaur ere: Ruper Ordorika, Kerobia, Lauroba, Revolutionary Brothers donostiarren Are you reagge? lan berria eta The Clash taldearen Revolution rock kantuaren bertsio berria.
Kategoriaren artxiboa: Gurean asteon (podcast)
Asteroko saioa, astearteetan Bilbo Hiria irratian egiten duguna, gerora podcast moduan sarean eskuragarri jartzen duguna.
118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0
Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu kontzertu ezberdinak aipatzeko. Bilboko kafe antzokia, Larrabetzuko kontzertuak… denetarik. albisteak 2.0 albistegi digitalari ekin diogu ostean. Albiste asko ekarri ditugu Sustatu.com eta Zabaldu.com guneetatik, beti bezala. Gaur ere #basquecamp hizpide hartu dugu, azken xehetasunak.
117. saioa: Esne beltza eta eeepc sukarra & #basquecamp egitaraua
Saioa entzuteko HEMEN. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide.
Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu hizpide. Guztia musika onarekin tartekaturik. Euskal Herrikoa, kanpokoa. Badakizue, pentsatu lokalki, eragin globalki.
116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua
Saioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo –Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu.
Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu gara, barcamp bat zer den, nazioartean daudenak aipatu eta euskaldunok batuko gaituenaren xehetasunak jaso ditugu. Azkenik ekainaren 12an Bilbon izango dugun kontzertuaz mintzatu gara. Irratia.com egiten dugunok, gure entzuleak batu gura ditugu ikasturte amaieran, eta gainera Kerobia eta Lauroba taldeak gurekin izango dira.
Albisteak 2.0 atalarekin bukatu dugu gaurkoan, Belfasteko irrati komunitario bateko doinuak entzunez.
ia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz,
115. saioa: txokolate apur bat zineman
Saioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren SPrako tranbia zinemaratu du. Aitzolegaz, zinemaz, filmeaz, gauza askori buruz aritu gara. Zineman jarraitu dugu FANT jaialdia hastear dagoen honetan. Bilboko beste zinemaldi bat, interesgarria hau ere.
Albisteak 2.0 tarteak toki zabala hartu du gaurkoan, eta musika librearen tartea entzuteko aukera izan dugu, SGAEren azken abenturak irakurtzeagaz bat.
114. saioa: memoria historiko digitala 2.0
Saioa entzuteko HEMEN. Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, garaiak, burrukak. Bertako kide Martxelo Alvarez izango dugu berbalagun.Oroimena lantzen duen elkartea da, gerra zibilari buruz ekitaldiak egiten ari dena, auzolanean, ikerketa, memoria historikoa astinduz, lanean senitartekoekin… Bitartean Oroitzapenerako kantuak diskoko zenbait kantu entzun ditugu.
Albisteak 2.0 atalean berriz, Bilbon burutu berri den jardunaldi hacktibistaren kronika egin digu Txopik.
113. saioa: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz
Saioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, eta luzaz aritu gara 10:30etan diskoaz, musikaz, Interneti buruz… eta saioa amaitu aurretik, Irunean Kerobiako lagunak. Disko berri bat plazaratu behar dute aurki, webgune berritua, kantuak libreki zabalduko dituzte, SGAE lagata. Eduki interesgarriak egungo musikagintzaz, duda barik.
Albisteak 2.0 ostean, Atom Rhumba eta Josetxo Anituaren kantua entzun dugu, Noizpop disketxeko webgunetik zuzenean.
112. saioa: Hiri kultura eta beste
Saioa entzuteko HEMEN. Hiri kultura, break dance, hip hop, dantza, musika, skate eta bmx bizikletak, jendea eta gehiago batuko da Bilbon Breakonstage jaialdia dela eta. Imanol Garaizabal (Logela multimedia) sortzaile eta antolatzailearekin aritu gara berbetan jaialdia eta lehiaketaren inguruan. Musika entzuten ari ginela, Guggemheim efektuaren berri ukan dugu. Eliteko kultura, eta lapur handiak.
Musika entzuten jarraitu dugu, Kerobiaren komunikatua aztertu eta Albisteak 2.0 albistegi teknologikoaren ostean, oroimenaren autobusa hartu dugu.
111. saioa: Barkua bete soinu
Saioa entzuteko HEMEN.Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be Argia aldizkarian abeslari ezaguna elkarrizketatu du. Gure soinuekin, Ibaizabalen murgildu gara, eta Ibaizabal telebista ezagutzeko parada izan dugu, hemen bertan, Bilbon. Internetetik euskaraz emitituko duen herri telebista.
Inoreneroni Bilbon ikusi nahi? Disko berriaren titulua, baxujole berriaren izena, taldearen sorlekua, disketxearen izena eta gure elkarrizketatuaren izena asmatzen dutenek sarrera bana jasoko dute. Apirilak 10, Bilboko kafea antzokian. Beraz azkar ibili. Erantzun bana galdera bakoitzari. Erantzun bat, sarrera bat, pertsona bat. Beraz, bost erantzun dira, bost sarrera. Ea ba!
110. saioa: Kazetaritza: teknologia, erabiltzaileak | OOXML standarra
Saioa entzuteko HEMEN. Saioari zenbaki binarioa egokitu zaio. Etorkizuneko kazetaritza, teknologia eta erabiltzaileen esku irakurri dugu eta gaiari gure iritziak eman ditugu saioa hasteko. Horrez gain, aurreko saioan aipatu bezala, 10 FONera zozketatu eta banatu ditugu. Saioaren amaiera aldian OOXML formatuaren gaineko eztabaida izan dugu hizpide. ISO izendapena jaso behar duela eta, sarean dagoen eztabaidaren berri eman dugu. OOXML formatua standarra ez dela aldarrikatzeko eskaera ere sarean dago.