Kategoriaren artxiboa: Gurean asteon (podcast)

Asteroko saioa, astearteetan Bilbo Hiria irratian egiten duguna, gerora podcast moduan sarean eskuragarri jartzen duguna.

129. saioa: disko eta liburu artean

Saioa entzuteko HEMEN.

Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita.  Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren nobela berria. Eta musika berriro ere.  Musika eta literatura. Diskoak eta liburuak. Ikusten duzu, entzungo duzu.

128. saioa: Tagzania, hiriburua Eibar

Saioa entzuteko HEMEN.

Maletak hartu eta mundua ikustera abiatu gara. Hala ere, gure podcast saioek ez dute etenik. Bilbo Hiria irratian eta sarean irratia.com entzun daiteke oraindik. Kontua da Tagzania.com berria gertutik ezagutzera jo dugula. Eibarren egin dugu geldialdia. Bertan; Luistxo, Mikel eta Garik hartu gaituzte. Elkarrizketa luzea eta patxadatsua izan dugu beraiekin, eta INternet bidez zabaldu dugu.

127. saioa: Fermin Muguruzarekin solasean

Gaur Fermin Muguruza izan dugu gurekin zuzenean.

Aspaldiko laguna dugu FM, eta irratia.com proiektua beti gertutik jarraitu du. Izan ere, gure lehen emankizuna beragaz batera egin genuen 2000ko azaroaren 1an.

Gerora ere bisitatu gaitu, zabaldu ditugu bere doinuak, berba egin dugu… eta munduan zehar uhinetatik eta sarean hedatu ditugu kontzeptu guzti hauek: musika, identitatea, mezua, askatasuna, ideiak….

irratia.com zuzenean irratia.com zuzenean entzuteko.
Fermin Muguruzari egindako elkarrizketa entzuteko, klikatu HEMEN.


126. saioa: arraytxiki.com web laborategiaz

Saioa entzuteko HEMEN. arraytxiki.com  Ez dago luntxik aurreratu zuten, eta proiektua aurkeztu ostean fish&txips hartzera joan dira. Han harrapatu ditugu guk Gorka Julio eta Haritz Rodriguez arraytxiki web laborategiko kideak. Aurkezpena egin berritan. Laborategia eta publikatu aurkeztu dizkigute.

Albisteak 2.0
Gure albistegiari ekin diogu gero. Aste honetako albiste nagusiak. Albiste teknologikoak. irratiacom etiketarekin bildu.net gunean batzen ditugunak.

125. saioa: irratia.com atzo, gaurko musika eta Internet bihar

Saioa entzuteko HEMEN.
irratia.com the art of radio2000. urteko azaroaren lehenean sortu genuen irratia.com euskarazko lehen irrati digitala. Fermin Muguruza elkarrizketatu genuen orduan FM 99.00 dub manifest lana plazaratu berri zuela. Asmathic lion sound system argitaratu bezperetan ospatu dugu urteurrena. Hasieratik entzule dugun Mr Snoid lagunak kantu aukeraketa bat egin digu. 8 kantu jarri ditugu. Eta mintzatu gara musikaz. Gaur.
Biharko Internet hartu dugu hizpide gero, Gorka Julio Teketen blogariarekin.  5 ezaugarri nagusi izango dituela aipatu digu; multimedia, ubikoutasuna,  deszentralizazioa, semantikoa eta soziala.

124. saioa: Kazeta.info solasgai

Kazeta.infoSaioa entzuteko HEMEN.
Agerkari digitala da Kazeta.info eta bertako eduki sortzaile den Maite Ubiriarekin mintzatu gara. Ipar Euskal Herriko aktualitatea, Internet, sarearen aukera izan ditugu hizpide. Hasieratik oso proiektu interesgarria iruditu zaigu, eta sortu zenetik hiruzpalau aste igaro ez badira ere, gurean mintzatu gura izan dugu Kazetari buruz.
Albistegi digitalari ekin diogu ostean, Jakintza ikastolakoen bideoa entzun eta musika librearekin amaitu dugu. Saioa hasteko zein bukatzeko Manu Chaoren kantuak jarri ditugu, bere lehen garaietako Le Hot pants taldea eta bere azken lana.

123. saioa: Basquecamp-2 hizpide Ttirritt blogariarekin

basquecamp-2 BidartenSaioa entzuteko HEMEN. Lapurdin burutuko da asteburuon Basquecamp edizio berri bat. Euskaldunok batzeko barcamp bat alegia. Eta gu BeheNafarroako Ortzaizera joan gara skype bidez, ta bertan kausitu dugu Ttirritt gure adiskidea. Basquecamp honetako antolatzaile taldean ibili da bera, eta ekitaldiaz ez ezik mintzatu gara Ipar Euskal Herriko Interneteko egoeraz, webgune eta proiektu berriei buruz –radiokultura.com, Kazeta.info, Kanaldude…- eta oso solasaldi atsegina eskaini digu ortzaizearrak.

122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

piztu gasteizSaioa entzuteko HEMEN. Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka

Albisteak 2.o
Atik hasi –argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknology.

121. saioa: software librea nahi dugula esanez hasi gara

software librea Saioa entzuteko HEMEN. Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.

Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.

Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.

120. saioa: Firefox 3, Gu ta gutarrak eta pixka bat es mucho…

firefox3 Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.