Kategoriaren artxiboa: Gurean asteon (podcast)

Asteroko saioa, astearteetan Bilbo Hiria irratian egiten duguna, gerora podcast moduan sarean eskuragarri jartzen duguna.

67. saioa: Zinebi, bideoak, literatura eta musika

Saioa entzuteko HEMEN. Zinebi film labur eta dokumentalen nazioarteko jaialdia burutuko da Bilbon asteon. Eta gure saioan errepaso txiki bat eman diogu karteldegiari, izan be, guztira 2615 film ikusiko dira Bilbon egunotan. Susako ezpotei buruz aritu gara gero, eta bide batez Armiarma.com atarian sartu gara, literaturaz berba egiteko.

Albisteak 2.0: Astero bezala, errepaso bat eman diogu aktualitate teknologiko kulturalari. Eta musikarekin bukatu dugu: Karidadeko Bentaren aurkezpena eta Hauxe diskoaren aurrerapena eginez. Petti, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedak batzen dituen proiektua da Hauxe.

66. saioa: [un]common sounds 2.0; Xabi Erkizia eta Tusüri

Saioa entzuteko HEMEN. Uncommonsounds.org gunea bisitatu eta nazioarteko ekimena topatuko duzu. 2.0 bertsioa du gorain, irrati, blog, artxibo, albiste eta soinuekin. Ez ohiko soinuak dira, musika esperimentala. Eta horretarako bi artista gurean, Xabi Erkizia eta Oier Iruretagoiena Tusüri. Iragan asteburuko jardunaldiak Artelekun, eta musika esperimentala entzungai.
Albisteak 2.0: Gure atal hau gero eta aberatsagoa bilakatzen ari da. Zuk ere parte hartu dezakezu. Bildu.net erabili gura dugu aurrerantzean, animatuko zara.
Musika librearen tartea: Curl entzun dugu lehenbizi, eta ostean Etxe abeslariaren kantu bat jarri dugu.

65. saioa: Radiokultura.com, Juanba Berasategi eta Netlach

Saioa entzuteko: HEMEN. Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Abaddia saria eskuratuko du. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua.
Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org batetik, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean, Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso.

64. saioa: 18/98 epaiketaren ingurukoak irratian

Saioa entzuteko: HEMEN. 18/98 sumarioa luzea da. Bere itzalak edozein euskaldun hartzen du bere baitan, baina elkartasuna ere halakoa piztu du. Guk, azaroaren 11ko kontzertuaz berba egin gura izan dugu, eta horretarako 18/98+ lantaldekoak izan ditugu gurekin, Madrilen une berean epaiketak aurrera egiten zuen bitartean. Fermin Muguruzaren kontzertua eta Durangoko azokarako kaleratuko duten disko berriko kantuak ere entzun ditugu.
Albisteak 2.0: Albiste teknologikoak irratia.com  emankizunean. Gaurkoan, bereziki aipatu dugu bildu.net laster-markak batzeko sortu den 2.0 egitasmo berria.

63. saioa: Brad Will omenduz eta Xiberoko Botza entzunez

Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez.
Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, Aintzinarekin mintzatuz Interneteko gune berriaz eta Zuberoako irrati euskaldunari buruz.
Albisteak 2.0: Gaurkoan ere hainbat albiste izan ditugu hizpide. Irakurgai dituzu del.icio.us gure gunean, irratiacom tag edo etiketarekin.

62. saioa: Podcasting jardunaldiak eta .eus dominioa

Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus dominioaren gainean tailerra burutuko da.
Albisteak 2.0: Aurrerantzean albiste guztiak batuko ditugu del.icio.us kontu honetan.
Musika librearen tartea: Astero bezala Magnatune.com eta Euskal Herritik Joseba Tapia; Arestiren koplak.

61. saioa: Web 2.0 Gorka Juliorekin, EH sona Bartzelona

Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, hainbat agerkaritan idazten du Interneteko kontuen gainean. Gero, Bartzelonako Euskal Etxearekin egin dugu bat, bertako Igotzekin berba eginez. Albiste teknologikoak eta musika librearen tarteak ere izan ditugu gaurkoan.

60. saioa: Googlek Youtube erosi du

Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, Youtuberen ezaugarriez, Googleren estrategiaz eta 2.0 ekimen arrakastatsuen inguruan enpresa handiek daramaten kontzentrazio jarduerez jardun dugu. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

58. saioa: Jaizki Mundutik Euskal Herrira | Orhipean nazioartean

Azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan.

Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta.

Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez?

Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta.