Kategoriaren artxiboa: Gurean asteon (podcast)

Asteroko saioa, astearteetan Bilbo Hiria irratian egiten duguna, gerora podcast moduan sarean eskuragarri jartzen duguna.

77. saioa: Lau urte Irak inbaditu zutela

Saioa entzuteko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan ditugu hizpide.

Albisteak 2.0 atalerako albiste teknologikoak gorde ditugu. Modu dinamiko batean, albisteei ahotsa eman, eta bildu.net irratiacom lastermarka bezala gorde ditugu.

76. saioa: Josu Juaristi GARAko zuzendariarekin

Saioa entzuteko HEMEN. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu.

Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko emankizun honetan. Eta azkenik Musika librearen tartean, ccmixter kantuak nahasten jarraitu dugu.

75. saioa: Japonetik Berlinera

Saioa entzuteko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan.

Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta besteak beste Josu Juaristi Garako zuzendariaren bloga eta Gaur8 proiektua gogoratu ditugu. Bideoak, Feevy, ccmixer proiektua eta beste ere aipagai gurean.


74. saioa: Disonancias, Sareko Argia, Openaldia

Gaurko saioan Disonancias topaketa izan dugu hizpide lehenik, asteburu honetan Donostian ekimen honek eman duenaren aurkezpena egingo baitute Tabacaleran. Ekimeneko koordinatzaile Arantxa Mendiharatek azaldu digunez, hainbat artista eta enpresa elkarlanean jarri eta sei hilabetez jardun ostean emaitzak aurkeztu eta festa egingo dute. Bestalde, Argia astekariaren edukiak Interneten egoteaz gain, orain informazio eta material multimedia osagarria dute sarean astekariko edukiek: bideoak, argazkiak… Gainera, 2.0 ezaugarriez hornitu dituzte aldizkariko edukiak: iruzkinak egiteko aukera, zabaldura bidaltzeko edo e-postaz igortzeko modua… Horren guztiaren berri eman digu Sareko Argiako arduradun Eli Pombok. Azkenik, ostegun eta ostiralean Donostian izango den Openaldia izan dugu mintzagai, software librea eta haren onurak jendearengana hurbiltzeko saio interesgarria. Saioa eskuratzeko HEMEN.

73. saioa: Nontzeberri-Nontzefilm jaialdiak, IKTeroak

Gaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. Bai, Mikel, Maite eta Jokin IKTeroak elkarrizketatu ditugu sarearen bidez. Sareko Argia saria jaso dute aurten, Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakaskuntzara eramateko egiten ari diren ahalegin apartagatik. Acido C talde gipuzkoarraren musika entzun eta bestelako kontu batzuk ere komentatu ditugu. Saioa entzuteko HEMEN.

72. saioa: Windows Vista, web semantikoa, SOS Muxika

Saioa entzuteko HEMEN. Gaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero ere, momentuz ez instalatzeko aholkua eman dugu, hasierako bertsioak akatsez beterik egoten baitira. Gainera, SOS Muxika ekimena, Web 3.0 belaunaldia, unibertsitatea.net, munduko podcast-en foroa eta beste hainbat kontu jorratu ditugu gaurkoan.

71. saioa: Myspace aztertzen

Saioa entzuteko HEMEN. Internet gero eta arrakastatsuagoak dira sare sozialak. Musikaren inguruan ere sekulako sareak antolatu dira. Guk gaurkoan myspace guneak aztertu ditugu. Euskal musikariek zelan erabiltzen duten, zenbat gune eta lagun dauden, eta bertako musika entzun dugu, ia saio osoan zehar.
Albisteak 2.0 asteko albiste teknologikoen errepasoa. Musika librearen tartea gero.

70. saioa: Uhinak.net eta danbaka)))

Saioa entzuteko HEMEN. Beti da pozgarria Interneten irrati bat gehiago dagoela jakitea, are gehiago gertukoa bada. Laudiotik Uhinak irrati libreak Interneterako jauzia eman du aste honetan, eta bertako partaide den Mikelekin izan gara berbetan.

Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta arreta berezia jarri diogu bazkaria 2.0 ekimenari. Bukatu da Danbaka lehiaketa ere, eta bertako finalisten kantuak jarri ditugu musika librearen tartean. Musika librearen tartean murgilduta kantu gehiago ere entzun ditugu.

69. saioa: Sexua eta Internet

Saioa entzuteko HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun.
Musika ere sex sexua eta grinaren ingurukoa jarri dute gure teknikari eta disko jartzaile Ibon Burgoa eta Ekaitz 77-k. Abesti sorta interesgarria. Miren Agur Meaberen poema batekin hasi eta Jon Miranderekin Oianone eta Eder bati poemarekin bukatu dugu. Hertzainak taldeak kantatzen zuen azken poema hau.

68. saioa: Sustatuk 5 urte

Saioa entzuteko HEMEN. Sustatu sortu zela 5 urte betetzen diren honetan, ospakizun ekitaldiaren berri izateko Luistxo Fernandez elkarrizketatu dugu, 5 urteotako errepaso bat eginez. Horrez gain, ekitaldiko xehetasunak aurreratu dizkigu

Albisteak 2.0: Astero bezala, Interneteko albisteak izan ditugu hizpide. Bildu.net agregatzailean irratiacom etiketarekin batuta daude.  Musika librearen tartean Magnatune.com eta Logela multimediako Mokaua proiektua entzun ditugu.