Saioa entzuteko HEMEN. Madrilerako itzulia egin behar izan dute Gaztesarea eta Kaskagorri Bilboko konpartsak. Kaskagorrik Bilboko jaietan presoen argazkiak erakutsi eta Gaztesareak Kaskagorriren gunea bere zerbitzarian omen daukalako. A ze delitua! Horretaz mintzatu gara Gaztesareako kide batekin. Umorea ere galdu ez dugunez, Kas batzuk edateko profitatu dugu saioa. Saioarekin jarraitzeko, Galizian eman berri den beste zentsura kasu bat hartu dugu hizpide Aduaneiros sem fronteiras gunearena hain zuzen.
Albisteak 2.0 tartean, albiste teknologiko berrienak ekarri ditugu uhinetara: niretv.com, munduko kayak surf txapelketa, Atxagaren bloga, Artfutura jaialdia edota Jimbo Wales Wikipediako sortzailearen hitzaldia.