Etiketaren artxiboa: webtv

173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza


Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten |
© cc-by-sa: gaztelumendi.org

Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu.
Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.

Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

152. saioa: nickdutnik saioaz berbetan

nickdutnik saioko lantaldeko bi kazetari izan dira gurean. Sara kazetari eta erredaktorea eta Arantza aurkezlea. Webtv, telebista, Internet hartu ditugu hizpide eurekaz. Musika ere entzun dugu, gure elkarrizketatuen eskariz.
Saioaren amaiera aldera Albisteak 2.0 sareko albistegi digitala egin dugu. Aktualitatea, Internet, albisteak eta komentarioekin.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

argazkia: nickdutnik.com

148. saioa: webtv: etb3 , apurtu.org eta Ibaizabal telebistarekin

Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko Iñako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Checkpoint rock irratia zuzenean

Gaur irratia.com kanpora doa, kalera. Ohi bezala Bilbo Hiria irratiko estudioetatik emititu beharrean, Donostiako antzoki batetik egingo dugu emisioa. Checkpoint Rock film dokumentalaren inguruan arituko dira. Gure saioan izango dira musikari palestinarrak, Fermin Muguruza eta Javier Corcuera Checkpoint Rock dokumentalaren zuzendariak. Eta ohi dugunez, Internet eta teknologia berrien inguruko albisteak ere izango ditugu, zelan ez.

Gure emisio berezi honek, irudiak ere izango ditu. Irrati emankizun berezia izango da beraz, Interneten gero eta ohikoago izango den formatu batean. Gu ere frogatzera goaz. Beta tester izan nahi duzu? Hori bai, zuzenean. EHan eguerdiko 13:00ak direnean.