Etiketaren artxiboa: softwarelibrea

169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.

albisteak 2.0

Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.

euskal kultura digitalaz

10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.


Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa.
Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

136. saioa: softwarelibrea.eus

Saioa entzuteko HEMEN.

FOSDEM, the Free and Open Source Software Developers' European Meeting

FOSDEM Europa mailako software libre garatzaileen topaketa izan da asteburuan Bruselan. Euskaldunak ere izan dira bertan, Librezaleko kideak, eta bertako berri emanez hasi dugu gaurko irratsaioa, wifi konexioa eskuratu ostean. izan da gurean.

Saioaren bigarren zatian Iñaki Goirizelaia elkarrizketatu dugu. Telematika ingeniaria eta EHUko errektorea be bada Goirizelaia. Baina guk puntuEUS elkartearen sorrera aitzaki hartuta elkarrizketatu dugu, euskara eta euskal kulturaren dominioa zelan eskuratu azaltzeko.
Eta saioa musika atseginarekin amaitu dugu, ohi dugunez. Albisteak 2.0 atalik ez dugu egin, gai nagusiek aski informazio eskaini digutela iritzita.

121. saioa: software librea nahi dugula esanez hasi gara

software librea Saioa entzuteko HEMEN. Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.

Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.

Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.