Euskal erdian lehendakari berria izendatu berri dute eta biharamunean egin dugu irratsaioa. Lehen kantuak, zelan ez Ibarretxe eta Lopezi eskaini dizkiegu (Jotakie eta Tijuana in Blue).
Gero hiru elkarrizketa: ETB3ko IƱako Gurrutxaga, Apurtu.org proiektuko Pitu eta Ibaizabal Telebistako Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurean. Hiru proiektu, hiru bide, hiru egitasmo. Gaur gaurkoak.
Gure irratiak ere, albisteak 2.0 egin asmo du aurrerantzean. Ikusentzunezkoak atsegin ditugu guk ere, eta beta moduan hasi gara albisteak.irratia.com sortzen, hasi gara, eta apurka apurka egingo dugu lana.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Etiketaren artxiboa: ibaizabaltb
111. saioa: Barkua bete soinu
Saioa entzuteko HEMEN.Gure itsasuntzian, errekan gora eta behera ibili gara. Inoreneroni entzuten hasi gara, Okene taldeko abeslaria elkarrizketatu dugu, Bilboko kafe antzokian eman behar duten kontzertuari buruz berbetan, Fermin Muguruzaren Mirant al cel filmeko Hasperena kantu berria entzun dugu gero, Ruper Ordorikak 10,30etan aurkeztu digu ostean, eta Amets Arzallusek Manu Chaori buruz berba egin digu, izan be Argia aldizkarian abeslari ezaguna elkarrizketatu du. Gure soinuekin, Ibaizabalen murgildu gara, eta Ibaizabal telebista ezagutzeko parada izan dugu, hemen bertan, Bilbon. Internetetik euskaraz emitituko duen herri telebista.
Inoreneroni Bilbon ikusi nahi? Disko berriaren titulua, baxujole berriaren izena, taldearen sorlekua, disketxearen izena eta gure elkarrizketatuaren izena asmatzen dutenek sarrera bana jasoko dute. Apirilak 10, Bilboko kafea antzokian. Beraz azkar ibili. Erantzun bana galdera bakoitzari. Erantzun bat, sarrera bat, pertsona bat. Beraz, bost erantzun dira, bost sarrera. Ea ba!