Etiketaren artxiboa: halabedi

122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz

piztu gasteizSaioa entzuteko HEMEN. Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka

Albisteak 2.o
Atik hasi –argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknology.

109. saioa: Gasteiz Dublin konexioa

diaspora eta Internet

Saioa entzuteko HEMEN. Gasteizen abiatu dugu gure emankizuna. Hala Bedi irratiko estudioetan murgildu gara, eta irrati librearen historia kontatu digute bertatik Gorka eta IƱakik. 25 urte bete ditu aurten Gastiezko irratiak. Atsegina izan da elkarrizketa, esperientzia bizi asko kontatu dizkigute, eta umorez hartu dugu.
Musika entzun ostean, Dublineraino joan gara, azkar. Skype bidezko elkarrizketan Eskoriatzako Joseba Gabilondo eta Arrasateko Xabi del Rey elkarrizketatu ditugu. Internet hartu dugu hizpide. Diaspora, wifia, teknologia berrien aukerak.. eta musikarekin agurtu ditugu.

108. saioa: euskara eta Internet. Komunikazio alternatiboa

Hala Bedi  komunikazio alternatiboa jardunaldiak

Saioa entzuteko HEMEN. Euskara eta Internet ekarri ditugu berriz ere hizpidera. Horretarako Denis Elortzaren lan batetatik abiatu gara, Euskara ingurune globalizatuan/… txostena irakurri dugu 78 orrialdetako pdf batean. Garagoikoa blogeko laburpen egokitua ere baliatu dugu, eta direnak eta ez direnak esaten abiatu gara. Bat gatoz, ez gaude ados, nik hau, zuk hori… iritzia ematen. Twitter bitartez, gure entzuleek ere parte hartzeko aukera izan dute.
Saioaren bigarren zatian, asteburuan Gasteizen burutu diren Komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak izan ditugu hizpide. Hala Bedi irrati libreak antolatuta, Gasteizko jardunaldien edukietan murgildu gara, eta zelan ez, teknologia berriei buruzko berbaldiei arreta berezia jarri diegu.