Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan. Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar.
Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin hala ere. Ikuspegi kritikoarekin aritu gara. Kazetaritza subjetiboa lantzen, iritzia eskaintzen, datuak emanez. Eta ez zaigu asko gustatzen Internet KEArekin lotzea. Pelotazo garaiak, bipuntuzero burbuila berriak, eta euskarazko kea ere badago gurean, larregi beharbada. Horregatik, entzuleen iritzia ere plazaratu dugu, zuzenean. Mikrofonoa ireki diegu twittereko mezuei. Saioak eman duena eman du, ordubeteko tarte horretan, baina kantu on batzuk ere entzun ditugu, tartean.
Zuen iritziak ere jaso gura genituzke blog honetan. Guztion artean, zerbait egin dezakegulako gaiaren inguruan. Zer iruditzen? Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.
Zenbait lotura interesgarri, saioa entzun bitartean begiratzekoak.
- eitb.com Google eta euskara bat eginda, no comment.
- Miguel de Reina MdR Google Iberiatik EITBera, 10 urteko historian
- expressive.es webguneak dena adierazten du
- zabaldu.com Google euskaraz aurkezpenari buruz, iritziak
- Gmail euskaraz %100 euskaratua egon arren, zer?
- Euskal SEO Google Entreprise EITB eta Euskoa Jaurlaitzan
- sustatu.com Beste kronika bat, zehazki erosketa aipatuz. Zuzenena.