157. saioa: Xiberoko Botza, Santimamiñe garaiko Internet eta albisteak 2.0

Xiberoko Botza irrati euskalduna izan dugu hizpide: Joanes Etxebarria irrati esataria eta webgune berrituko arduraduna aritu da gurekin hizketan. Irratia.com emankizunean xiberuraz aritu da bera, eta Interneteko aukerak aztertu ditugu berarekin. Egun, irrati euskaldun hori egiteko Internetek eskaintzen dizkien aukerak zehaztu ditu Etxebarriak.

Saioaren bigarren zatian, musika aditu ondoren geocities zena zelan desagertuko den komentatu dugu. Interneten historian, euskarazko lehen webguneak kasu, gogoratzeko parada izan dugu. Ostean asteroko albistegi digitalari –Albisteak 2.0– ekin diogu.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

156. saioa: #iGaur Internet Gaur solasaldia

Internet Gaur galdetu diegu gure solaskidei: Maite Goñi, Gorka Julio Teketen eta Adur Larrea izan dira gurean, ikasturteari hasiera emanez. Erronka berriak, arriskuak, aukerak eta kezkak izan ditugu hizpide. Liburu elektronikoa, sare sozialak, ikusentzunezkoak… aipagai. Irratia.com erabiltzaileek ere #iGaur etiketarekin parte hartu dute lehen saio honetan. Aurrerantzean astero tag bat proposatuko dugu, gure artean berba egin eta elkarrizketa digitala sortzeko helburuarekin.

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.


baduzue irratia.com entzuteko gogorik?

uda joanik, udazkenean murgildurik… oraindik ez dugu irrati zaharrean saiorik egin.
ez gara hasi.
musika hautatzeke, nor elkarrizketatu erabaki barik… mikrofono aurrean jartzeko lotsati xamar…

irratia.com standby egoeran dagoela dirudi… eta? zer axola du horrek, mundua gero eta okerrago dagoen honetan….?

inork badu irratia euskaraz eta podcast bezala entzuteko gogorik?

lagunduko zenuke zerbaitetan?

zertan?

irratia.com zu ere bazara… sareko irrati batek, sarea behar duelako derrigorrean, ala?

zurea da hitza… guztiok entzungo dugu gero.

www.irratia.com