Saioa entzuteko HEMEN. Tapia eta Leturiaren galderek ireki dute gure emankizuna. Zenbat erantzun ditu gaur Euskal Herriak? Eta erantzunen bila bilatzailera jo dugu. Elhuyarren topatu dugu Elebila.euIgor Leturia informatikaria (i+g sailekoa), bilatzaileen gainean eta elebilari buruz informazio ona eskaini diguna.
Musika tartekatu, eta no time for love sareko ekimena hartu dugu hizpide. Sarea, zentsura, youtube, eta egungo egoera politikoak Interneten duen eraginaz mintzatu gara.
jabea-(r)en bidalketa guztiak
105. saioa: Kike Amonarrizekin berbetan
Saioa entzuteko HEMEN. 105. saioan Internet eta edukiak izan ditugu hizpide Kike Amonarrizekin. Tolosako ihauterien aurretik, eta ARGIA saria jaso ostean harrapatu genuen gure sarean Kike. Mhlz programaren sorrera eta bilakaera, telebista, ikusentzunezkoak, gazteen joera berriak eta beste mintzagai hartu genituen, oso elkarrizketa interesgarrian.
Arazoak Bilbo Hiria irratian
105. saioa egiteko dena prest genuenean, mikrofonoak izorratu direla zioskun teknikariak. Estudiora sartu ezinda geratu ginen. Ezin 105. saioa egin.
Saiatuko gara hala ere. Bilbo Hiria irratia standby egoeran dago orain, grabatutakoak eskaintzen, beste gela batzuetatik grabatzen… asmatzen.
Guk, datorren astean jarraitu beharko dugu, hala ere.
Mila esker pazientziagatik.
104. saioa: Bilbon ez gara galduko
Gonbidatuta ekarri ditugu Libe, Garazi eta Ruben. LostinBilbao.tv egiten dute beraiek. Bilboko kultur gida bat da, sarean eta bideoen bitartez. Astero, kultur ekitaldiak iragartzeko bideoa egiten hasi ziren, orain Live in Bilbao asmatu dute, eta bideogintza eta kultura uztartuz… gauza gehiago egin gura dituzte Interneten. Interesgarria iruditu zitzaigun sortu zenean, eta euskaraz ere sortu zela ikusitakoan gonbidatu genituen gurera. Elkarrizketa atsegina izan dugu beraiekin. Argazkia ere badugu flickr.com gunean.
Musika entzun eta gero Albisteak 2.0 atalari paso eman diogu, azkenean sareko gauzak komentatzen amaitzeko. Gaur Twitter bidez ere abiatu gara, gainera. Follower/jarraitzaile izan gura duzu?
(Aste honetako irrati emankizuna, bit artean galdu egin da. Bilbo Hiria irratiko estudioko ordenadoreak txukuntzen ari zirela, zulo beltz batera erori omen da gure mp3 artxiboa, barkatuko diguzuelakoan… mila esker!)
103. saioa: zazpi@2007 Joxe Rojasekin
Saioa entzuteko HEMEN. 2008. urteari ekin diogu, zer eta aurrekoari begira. 2007an euskal blogosferak sortu zuenari so egon gara Joxe Rojas Teknopatarekin. zazpi@2007 ekimenean bozkatzeko aukera dago hilabete honetan. Zuk ere egin dezakezu. Guk urte hasteko, aurrekoari begira aritu gara… tertulian. Twitter bidez ere, entzuleek zuzenean parte hartu dute.
102.saioa: wikiST eta Gose
Saioa entzuteko HEMEN. 102. saioa izango da 2007. urteko azkena. Madrilera igorri dugu gure berriemaile berezia, Teketen eta wikiST jardunaldiaz mintzatu zaigu handik.
Euskal Herrira itzulita, Ines Osinaga Gose taldeko trikitilari eta abeslaria gonbidatu dugu geurera. Azken diskoa hizpide hartu, abesti mordoa entzun eta gustura aritu gara berbetan. Gozo gozo Gosegaz.
101. saioa: Maletillak bertsotan GARAko plazan
Saioa entzuteko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.
Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.
100. saioaren kronika, lagun artean zuzenean
Heldu gara 100. saiora eta, iragarri bezala, saio berezia antolatu dugu. Zuzenean, baina lagunez eta gonbidatuz inguraturik egin nahi izan dugu. Horregatik Bilboko Kafe Antzokiko eskenatoki gainean egitea pentsatu genuen. Saioa zuzenean antzokitik gaueko 10etan eta jai bezperan… Zer aterako ote zen? Ondo aterako zaigu? Teknikoki zailtasunak ditu horrelako irratiko estudioa beste leku batera eramateak. Barne komunikazioa ez da han bezain posiblea, nerbioak eta akatsak azaleratuko dira seguru… Dena ondo lotuta dago? Mila xehetasun dira segurtatu beharrekoak. Webcam bidezko emisioak huts egin digu, hori egin behar zuten lagunek ezin izan dute etorri-eta. Tira, hori barik ere moldatuko gara. Pantaila erdian dago, proiektorearekin; albo batean Ibon eta Ekaitz mahai batean, musikak eta bideoak emateko prest, bestean Patxi eta Jabi… Jarraitu 100. saioaren kronika, lagun artean zuzenean irakurtzen
Basque Digital Shepherds’ Meeting prestatzen
Bilboko Kafe Antzokiko saioa aurkezteko spot bat egin dugu. Sarean zabaltzen hasiko gara orain. zuk ere lagundu dezakezu.
Irratia.com egiten, egia esan ondo pasatzen dugu. Ikusentzunezkoetako saiakera honekin, egia esan, oraindik hobeto. Akatsak akats, horrelakoak egiten jarraitzeko gogoa piztu zaigu. Barkatuko diguzue.
99. saioa: Gaztezulo sound system
Saioa entzuteko HEMEN. Bilbotik Donostiara joan gara, Gaztezulo aldizkariaren berri izateko. Aldizkaria, webgunea eta orain kalean sound systemak antolatzeko karpa bat ere bada Gaztezulo.
Aritz Usandizaga elkarrizketatu dugu gero. Molotoff irrati libreko esatari, musikazale, disko jartzaile, Bob Marleyren biografiaren egile. Musika hartu dugu hizpide, eta musika entzungai. Aritz sound system.
Albisteak 2.0 eta 100. saioa prestatzen. Albistegi teknologikoa ere egin dugu, zelan ez. Asterokoa da jadanik. Eta programaren bukaeran, gure jaiari buruzko xehetasunak ematen saiatu gara.