Euskalerria Irratiarekin egin dugu bat gaurkoan, berriro Nafarroako gobernuak lizentziarik gabe utzi duela jakin baitugu. Amagoia Ibanek berak Berrian idatzitako zutabea irakurri digu zuzenean. Gero Peio ArgiƱarena elkarrizketatu dugu eta berak Euskalerria irratiaren historia eta auzia kontatu dizkigu. Iragan asteko Blogak 2.0 jardunaldiaren kronika ere egin dugu, bertan izan zenaren inguruko iruzkinak eginez. Saioz saio aletu dugu Deustuko jardunaldia. Gure iritzia ere eman dugu, zelan ez.
Saioa entzuteko, HEMEN klik egin.
2 erantzun “47. saioa: Euskalerria Irratia eta blogak 2.0ren ostea” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.
Euskalerria irratiari buruz aritu zaretenean, kanta rapero batzu jarri dituzue. Zein talderenak dira kanta hoiek?
Aupa Ander.
Kantu hoiek Selektah kolektiboarenak dira. UPNri buruz egin diren kantu kaƱeroenak dira. Erraz topatuko dituzu.