Azti Begia elkartea prestatzen ari den Info 7 irrati berria urtarrilaren 27an aurkeztuko da UrruƱan. Euskal Herri osorak irratia izango da eta Interneten emititzen hasiko da, satelite bidez eta FM bidez ere jasotzeko aukera izango dugu aurrerantzean. (Gara, Berria).
Euskal irratietatik bidaia egin dugu, dialean bezala Internetetik. Herrialdez herrialdeko errepasoa egin dugu, eta hainbat berri eta gertakizun topatu ditugu parean. Euskalerria irratiaren afera izan dugu hizpide, garaipen moduan hartu dute Nafarroako gobernuarekin duten kontu hori, lizentziak ukatzea eta ondorioz subentziorik ez ematea.
Ipar Euskal Herrian Gure Irratiaren egoerez mintzatuz hasi gara, eta ostean hango euskal irratien panorama aztertu dugu. Lapurdin bi irrati euskaldun: Antxeta eta Gure Irratia. Behe Nafarroan Irulegi irratia eta Zuberoan Xiberuko botza. Horrez gain, oraintsu basqueradio.com eta radiokultura.com proiektuak abiatu dituzte, Interneteko irrati gisa, ekimen berritzaile eta moderno. Entzungarri, eta guk saioan bertan eskaini ditugu, ordenadoretik entzunda.
Arabako Hala Bedi, Gipuzkoako Zintzilik, Bizkaiko hiriburuan; Bilbo Hiria, Irola eta beste zenbait ere hizpide izan ditugu saioan zehar.
Mexiko eta Bolivia
Gure irratsaioan Euskal Herritik abiatuta Mexiko eta Boliviara heldu gara. EZLN izan dugu hizpide hasieran Ramonaren heriotzaren karietara, La otra campaƱaren berri eduki eta Marcos sub-aren bloga ere ikusi dugu. Bolivian Evo Moralesen gunetik, beste zenbait gune eta kultura indigenen berri izan dugu. Cocari buruz beraiek duten pentsaera irratitik irakurri dugu.
Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.
saioan Zazpiki Irratiaren helbidea http://www.sindominio.net/zazpiki dela aipatzen dezute.
Zuzena al da heldidea?
Ez dirudi sindominio.net-en kokaturik dagoenik -> http://www.google.com/search?hl=de&ie=ISO-8859-1&q=zazpiki+site%3Awww.sindominio.net&btnG=Google-Suche&lr=