Gaur arratsaldean Skype programa zuzenean probatzen ibili gara irratia.com irratsaioan. Dohainik, lagun bat baino gehiagorekin eta munduko bazter askorekin hitz egiteko aukera damaigun programa da Skype. Programa bera aurkezteaz gain, zuzenean berau probatu dutu Milwaukeerekin (AEB) kontaktua eginez. Bertan Jon Larra?aga arrasatearra dabil ikasle eta berak Skype erabiltzen du familiarekin kontaktuari eusteko.
Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN (MP3 56 Kbps mono, 18 MB).
Programaren inguruan ezezik hango bizimoduaren gainean mintzatu gara Jonekin. Beti bezala, elkarrizketak eta irratsaio osoa zuzenean irratiz (Bilbon FM 96) eta Interneten bidez hedatu dugu gaurko irratia.com saioan.
Norbaitek Skype badu eta zuzenean irratsaioan esku hartu nahi badu, momentuz, sareancom erabiltzaileari hots egitea besterik ez du.
Seguruenik aurrerantzean asteartero erabiliko dugu Skype, entzuleen eskuhartzea bideratzeko beste modu bat baita eta, gainera, idatzizko chat-a egiteko aukera ere badu programa honek.
Abangoardian zabiltzate…. gaur irakurri dut BBC-an, zuek bezala, Skype erabiltzen dutela elkarrizketak egiteko:
http://www.alt1040.com/archivo/2005/05/30/skype-para-entrevistas/
Zorionak!