Laugarren txapela jantzi zuen domekan Barakaldon. Euskal Herriko bertsolaritza puri purian dago, gori gori daude labe garaiak, BEC bertsoaren erakustazoka bilakatu zen. Komunikabide guzti guztiak han, bertsoaren adi. Internet ere erakusleiho bilakatu da, nazioartean bezala, hemen ere. Euskal Herrian. Blogetan bertso saioak komentatu, iritzia eman, foroan kezkak agertu, webgunean datuak begiratu. Sarrerak erosi…
Bertsolaritzaren aro digitalean sartu gara, eta horretarako guk ere Andoni Egaña izan dugu geurean. Igandeko saioak, bere bertsolari lagunei buruzko ikuspegia, bertsogintza eta bertsolaritzaren oraina eta gero aztertu eta komentatu ditugu. Egaña hunkitu batek, oso hitz gozoak bota ditu elkarrizketa osoan. “Euskal Herria ikusi genuen han, eta han Euskal Herria ikusi zuen askok” aipatu digu besteak beste.
Saioa eskuratzeko egin klik HEMEN.
Aupa Andoni, eta zorionak
atzo diskusio latza izan nuen lagun batekin, zioelako “antinaturala” dela zu hurrengo txapelketan egotea. Nik uste dut alderantzizkoa dela antinaturala, onena (zu) txapelketan ez egotea, alegia. Zer diozu horri buruz?
Beste bat: finaleko uneren batean burutik pasatu zitzaizun pausoa moteltzea, Unaik edo beste edozeinek lortzeko garaipena? Horrelakorik egin zenuen 2001ean? nik ez dut uste, baina lagunak baietz dio, 2001ean laga egin zinela eta txarto atera zitzaizula. Txorakeriak…
Beste galdera bat: baduzu proiektu literariorik esku artean? zein?
Zorionak Andoni eta zorionak beste zazpiei. Final historikoa izan zen eta hura bizi ahal izatea luxua izan zen.
Besarkada handi bat
Kaixo Andoni,
dagoeneko galdetu dizkizute galdetu beharreko eta ez beharreko guztiak, baina badago kuriositatea sortzen digun zerbait. Zer esan zizun semeak?
Zorionak Andoni, eta hurrengo finalean espero zaitugu, txapela defendatzen. Ez genuke besterik ulertuko.
Eskerrik asko
Zorionak zuen irratsaioagatik, gozatzen ari naiz. Gaur arte ezin izan dut zuzenean entzun ez naizelako etxean egon emisioaren orduan.
Telefono mugikorrik gabeko beste bat.