[gogoeta saioa] irratigintza euskalduna eta berrikuntza

Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai.

  • Podcasting-a
  • aro digitala
  • irratiak eta Internet
  • euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean…

Gauza asko ditugu berba egiteko, eta guztion artean egin nahi dugu, eztabaida zabaldu eta gogoeta amankomuna egiten saiatzeko. Saio hau, hasiera bat baino ez da, berrikuntza saioan bertan aplikatzeko asmoarekin, gainera.


Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: irratia.com
Horretarako saio berezia prestatu dugu. Beste euskal irrati batzuetako lagunak, entzuleak, musikariak, edota kulturgileen iritzia jaso nahi genuke. Eta baita zurea ere. Zure iritzia interesatzen zaigu: blogari, entzule, sortzaile, diasporako ikasle, herbesteko langile, Euskal Herriko auzokide zaitugun hori.

Telebistarako saioa
Ibaizabal telebistako adiskideek 8. kalea deritzon dokumental sorta ari dira prestatzen Bilbon. Irratigintzari buruzkoa izango da bat, eta Hamaika Telebistan emango dute aurki. Zuen iritziak ere, hor txertatu nahi genituzke.