Palestinari buruzko irratsaio berezia

2009. urtea Palestinara begira hasi dugu. Hango sarraskiak entzuten dira hemen. Euskal Herrian. Gernikan. Bilbon. Munduan.
palestina gernika
Eta guk hemendik, elkartasun mezua igorri gura dugu, mundura. Munduko herri batetik, zapalduen dagoen gunera, Gazara. Ahotsa, musika, hitzak baliatuko ditugu. Sarea, irratia, mezua.

Zuk ere parte hartu dezakezu. Igorri zure mezua, zure iritiza, irudi bat, kantua… gura duzuna. Elkartasun saioa izango da. Euskal Herrian argitaratutako kantuak, liburuak, dokumentalak izango ditugu hizpide. Han egondako brigadistak izango ditugu lagun.

urtarrilak 14, 13:00etatik aurrera irratia.com emankizunean.


DAM Born here

2 erantzun “Palestinari buruzko irratsaio berezia” bidalketan

  1. Hemen doakizue sarean aurkitutako “perla” bat, sionisten arrazismoa eta Gazako hariari helduta:

    (electronic intifadatik euskaratua)

    Arnon Sofer unibertsitate-irakasleak Israelgo gobernuaren aholkulari gisa bereak eta bi egin zituen Gaza.ko isolaketa eta gartzelatzearen plangintzan laguntzeko. Jerusalem Post.i 2004ean eskeinitako elkarrizketan hau iragartzen zuen: “Gazan itxita 2 milioi t’erdi lagun izatera iristen direnean giza katastrofea gertatuko da” (egun milioi t’erdi dira). “Jende hori orain dena baino animaliago bihurtuko da, Islam fundamentalista eroaren laguntzaz. Mugako presioa ikaragarria izango da. Gerra itzela gertatuko da. Beraz, bizirik jarraitu nahi badugu, hil, hil eta hil egin beharko dugu. Egun osoz, egunero.” Kezka bakarra onartzen zuen Soferrek bere laguntzaz asmatutako politika honen derrigorrezko emaitzaz: “Ni kezkatzen nauen gauza bakarra zera da: nola ziurtatu dezakegun erailketa egin behar duten gure mutil eta gizonak gai izango direla etxera, sendiartera bueltatzeko gizaki normal gisa”.

  2. Beste “perla” bat Haaretz egunkari israeldarretik, armadako irratia omen du iturria:

    “Errepideko istriputan hildakoak gutxitu dira Gazako ofentsiba hasi zenetik”

Iruzkinak itxiak daude.