Elkarrizketa
.bxt-rekin
Formerly
known as Bixente Iriart
IRRATIA.COM:
Iparraldeko hainbat taldetan aritua zara (Txakun, Anje Duhalde) baina gerora
Pariserat abiatu zinen...
bxt:
1990. Urtearen inguruan Iparraldeko taldeetan baxua jotzen hasi nintzen,
estilo ezberdinak jorratzen zuten taldeetan, baina betidanik reggae musika
anitz entzun izan dut. 92-93 uteetan reggae digital mugimendu handia zen
Inglaterran eta biziki atsegin nuen. Dreadzone, Zion Train edota Ariwaren
ekoizpenak. Orduan ordenadorearekin, teklatuarekin hasi nintzen lanean...
zuzeneko emanaldietaz gogaitu eta errazagoa iduritzen zitzaidan lanak bakarrik
ekoiztea, makinen laguntzaz, bertze musikariekin lanean aritzea baino.
Musika
sortzen hasi nintzen, hastapenean oso gauza abstraktuak egin nituen Euskal
Herrian ekoitziak izan ahal izateko. Pariserat abiatu nintzen, ordurako
bertan bainituen lagun zenbait.
IRRATIA.COM:
Badirudi digital dub delakoa atsegin duzula, zein da zure proposamena?
Zertan ari zara egun?
bxt:
Ene ustez, batipat reggae eta dub musikaren garai bat atsegin dut, 70.
Hamarkadako reggaean nago gelditurik, eta baita 90 hastapeneko bilakaera
digital eta jungleen. Hala ere, egungo artista batzuk ere maite ditut,
Maurizio edota Pole kasu.
Egiten
dudan musikan oso gauza ezberdinak daude. Ene lehen lan honek, "soupçons"
ez du zerikusi handirik dub edo reggaearekin, eragina duen arren, baina
ez da dub. Egin nahi dudan musikaren atal bat da, minimalista, egungo joerekin
zein jazzarekin nahasturik, agian intelektuala iduri du.... baina musika
oso askea da niretzat.
Baina
jarraitzen dut dub eta reggae egiten. Reggae disko oso bat egitea da nire
asmoa, bertsio eta guzti. Egun, lanean dihardut eta kanta gehiago sortzen
ditudanean abeslari batzuekin batera hasiko naiz.
Parisen
bizi zara egun, zigilu batean ari zara, baina jartzen al duzu musikarik
edo baduzu talderik? Kontaiguzu.
bxt:
Gure zigilua antolatu dugu, Counter Reset Parisko lagun musikari batzuekin
batera. Nire lehen lana karrikaratu dugu, eta orain Nutcase aka Blast-en
12" karrikaratuko dugu. Iparraldekoak dira eta hauek ere Parisen bizi dira.
Nik
zuzenean jotzen dut, ni bakarrik aparagaiku ezberdinekin. Dub nahasketak
egiten ditut zuzenean, zerbait arraroa da... Live hau Parisko hainbat tokitan
eskaini dut (Batofar, Glaz'art) eta baita Euskal Herrian ere BED diskoaren
aurkezpenean. Batzuetan diskoak jartzen aritzen naiz, Elektrogaian izan
nintzen. Ez dira DJ set ohikoak, ni disko jartzailea ez naizelako, ez daukat
teknika hori, nahasketa minimalistak dira, dub, reggae... Zigiluarekin,
Parisen jai batzuren antolatzen saiatuko gara.
Aspaldi
ez dela, #bed lana karrikaratu zenuten, zertan ari da "Basque electronic
Diaspora" egitasmoa? Noizko hurrengo lana?
bxt:
Orain, #bed 2 prestatzen ari gara, eta bira handi bat egin nahi dugu Basque
Electronic Diaspora eta gonbindatuekin. Dena ondo baldin badoa, 2001 urtearen
hasieran karrikaratuko dugu bed #2.
|