Blogariak Kafe Antzokian

flickrHemen gaude Bilboko Kafe Antzokian, “Blog & Bears” (blog eta hartzak) topaketan eta, lehen XMEk komentatu duen moduan, erdaraz notas de sociedad deritzon azpigenero merkea jorratuko dugu. Etorri diren lehenengoak eibartarrak izan dira, euren puntualtasun eibartarrarekin. Maite, Luistxo eta e-gor, Gotzon azkenik ez da etorri, gaixoa ohean gripearekin, Joxe Aranzabal bezala. Biak barkatuta, eguraldiaren errua. Etorri diren beste batzuk: Xabier Mendiguren Elizegi, bere liburua aurkeztu du, gainera. Axier ere izan dugu bere irudiak proiektatzen. “Ez naiz argazkilaria” esan digu. Lasai, hemen denok gara eta ez gara idazle, argazkilari, kazetari…

Gainerakoan, Lesboom, Mutilmedia, 53R61, Aitiba, Kingston hiria (Ganjaman), Erramun, Etnomet
Xabito (toponimia ere du hizpide), ahuntzaren eguerdiko doministikua, Josu, Jozulin… Erdarazko blog garrantzitsua egiten duen Miguel eta Jose del moral lankidea ere izan dira hemen. Bistan denez, denetariko gaiak jorratzen dituztenak bildu gara hemen. Baten bat ahaztu bazaigu, barkatu, geroago iruzkinetan gehituko dugu.

7 erantzun “Blogariak Kafe Antzokian” bidalketan

  1. Epa mutilak!

    Ni ere han izan naiz, presaka alde egin behar izan dugun arren. Berriro ere zorionak B&B (nondik hartzak?) honengatik. Kritika suntsitzaile/sortzailerik egiterik balego, behekaldean gelditu garenon ikus-entzuteko arazoak aipatuko nituzke. Dena den eskertu da eta blogen atzean dauden hezur ta haragizko izakiak ezagutzea (eta debaldeko lehen kontsumizioa!).

    Hurrengo baterarte, topa!

  2. Nik ere kale. Atzo Zizurkilen jarri genuen bazkari bat eta mahaitik jaiki orduko 20:00ak. Handik Elgetara-eta… eta berriz autoa hartzeko pereza handia. Eguraldia ere… ez dakit beheko aldean, baina Elgeta zuri dago gaur ere. Irakurri ditut hango gora-behera batzuk, baina egia esan, espero nuen kronika luzeagoren bat irakurtzea. Hirugarrena ere antolatu beharko da…

  3. Ni blogari amateurra naiz, ez nintzen Bilbon izan, beraz, ez dakit ze zilegitasun izan dezakedan hau esateko. Hala ere esanen dut. Euskal Blogarien topaketak izanda ez litzateke egokiagoa topaketek izena euskarazkoa izatea?

    Eztakit!

    Aiooooooo

  4. Aupa, ni gustura egon nintzen inor gutxi ezagutzen nuen arren. Ea hurrengoan neska gehiago animatzen den! Agian, denok elkar ezagutzeko beste zeozer egin behar litzateke hurrengo aldian. Ez dakit, adibidez, bakoitzak bere bloga aurkeztu besteei. Ondo ibili eta aurrera!

Iruzkinak itxiak daude.