Basque Electronic Shepherds' Meeting

120. saioa: Firefox 3, Gu ta gutarrak eta pixka bat es mucho…

Written by ptx on 2008eko ekainak 18 – 5:40 pm -

firefox3 Saioa entzuteko HEMEN. Firefox eskarga egunean berean aritu gara irrati emankizuna egiten. 6 milioi deskarga 24 ordu baino gutxiagotan, ez da broma gero! Eta ostean Gu ta gutarrak taldeko Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu. Bertsoak, musika, bloga, bideoak.. denetarik. Albisteak 2.0 atala sendoa izan da gaurkoan, eta musikarekin amaitu dugu, ohi danez, EHZ festibalerako gonbidapena luzatzen entzuleari.

Kontzertua zuzenean igortzen

2008eko ekainak 12 – 9:25 pm

Hemen gaude Lauroba eta Kerobia taldeen kontzertua zuzenean ematen. Esperimentua da hau, ea ondo ikusten-entzuten den...

119. saioa: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin

2008eko ekainak 11 – 6:42 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu ...

kerobia+lauroba etorri gura duzu?

2008eko ekainak 11 – 12:41 pm

Zuzenean ari gara irratia.com egiten. Baina pentsatu dugu sarrera batzuk zotz egitea, banatzea, partitzea. Parte hartzea bultzatu asmoz, emaiguzu irrati emankizunari buruzko zure irrintzia. Debekatuta daude, oso, ondo, txarto, guai, online ...

118. saioa: Lauroba eta albisteak 2.0

2008eko ekainak 4 – 10:42 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Datorren astean irratia.com emankizunaren kontzertuan izango direnez, gaur beraien doinuak entzun eta elkarrizketatu ditugu. Donostiako Lauroba dira. Musika entzuten jarraitu eta aitzakia izan dugu ...

117. saioa: Esne beltza eta eeepc sukarra & #basquecamp egitaraua

2008eko maiatzak 28 – 10:48 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide. Jarrain eeepc ttikiak hartu ...

116. saioa: Xuxen libreago, Basquecamp eta gure kontzertua

2008eko maiatzak 14 – 6:13 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan ...

115. saioa: txokolate apur bat zineman

2008eko maiatzak 7 – 8:19 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Zinemara joateko gogoa genuen aspaldion. Lantzean behin filmeren bat aipatzen dugu hemen, baina oraingoan lagun batek film luzea pantailaratu dutenez, beragana jo dugu. Aitzol Aramaiok Unai Elorriagaren ...

114. saioa: memoria historiko digitala 2.0

2008eko apirilak 30 – 1:00 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Martxoak 31 taldeak ireki du saioa, 1937ko martxoaren azken egunean Durangon gertatutakoaz akordatzen. Apirilak 26, Gernika. Maiatza, Bizkargi. 1937ko ekaina, Bilbo. Ahaztuak ez ditugun leku eta egunak, ...

113. saioa: josetxo Anitua gogoan, Ruper Ordorika eta Kerobiarekin musikaz

2008eko apirilak 25 – 1:21 pm

Saioa entzuteko HEMEN. Cancer Moon taldearen musika entzunez hasi dugu saio berezi hau. Josetxo Anitua musikaria, antzokiko disko jartzailea agurtzeko baliatu dugu. Ruper Ordorika mugalari lanetan kausitu dugu gero Zugarramurdin, ...

Asteazkenero zuzenean

zuzenean entzunAsteazkenero 13:00-14:00 (GMT+1) Bilbo Hiria irratian. Klik irudian zuzenean entzuteko.

Internet radio show irratia.com webcasts live every wednesday 13:00-14:00 (GMT+1) from Bilbo Hiria Basque radio station. Click here to listen to live stream.

Bilatu hemen: